Páginas

2014-12-17

PARALELOAK ETA MERIDIANOAK

Begira zein ondo azaltzen duen Eliot-ek zer diren paraleloak eta meridianoak eta zertarako erabiltzen diren koordenatu geografikoak. Gaztelaniaz dago baina oso txukun eta argi azaltzen du egun hauetan ikastolan ikasten ari garena.

2014-12-12

MUNDUKO MAPA EZBERDINAK

Irudian klikatuz historian zehar gizakiak asmatu dituen munduko mapa ezberdinak ikusiko dituzu.

2014-12-11

ABERASTASUNAREN BANAKETA

Txanelako 3.gaia gaia "Ez daukanak ongi ohi daki edukitzea zein den ona" izango da. Herrialde aberatsak eta herrialde txiroak izango ditugu hizpide, besteak beste. Bideo hau ikusten dugun bitartean hausnartzen has gaitezke.

2014-11-25

IPUINA BERTSOTAN - 7 ANTXUMEAK


                                          Gure bertsoak irakurtzeko klikatu irudian.

2014-11-24

IPUINA BERTSOTAN - HIRU TXERRITXOAK


Gure bertsoak irakurtzeko klikatu irudian

2014-11-23

HISTORIAURREA ETA HISTORIA


Gaineko irudian klikatu eta gizakiaren historiari buruzko eskema guztiak izango dituzu. Ondo ikasi azterketarako.

2014-11-20

MENDIXUR 5.A



Mendixurko Parke Ornitologikoan egon gara. Gauza asko ikasi dugu hegaztien bizimoduari buruz.
Hemos visitado el Parque Ornitológico de Mendixur y hemos aprendido mucho sobre el modo de vida de las aves

2014-11-19

EUSKARA DA EUSKAL HERRI

EUSKARA DA EUSKAL HERRI

Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Euskal Herrian euskaraz
kantu, irri eta jolas
denok batera bagoaz
nahiz ez den izango erraz
aizu zatoz, gu bagoaz.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri

2014-11-18

MENDIXUR 5.B



Mendixurko Parke Ornitologikoan egon gara. Gauza asko ikasi dugu hegaztien bizimoduari buruz.
Hemos visitado el Parque Ornitológico de Mendixur y hemos aprendido mucho sobre el modo de vida de las aves.

2014-11-11

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.

LAUKIEN SAILKAPENA


Matematikako 2.gaian laukiak izan ditugu ikasgai geometriaren atalean. Laster azterketa egin beharko dugu eta laukien munduan trebatzeko primeran etorriko zaizu ariketa hauek egitea. Gogoratu Jclic programarekin eginda daudela eta Java instalatuta izan beharko duzula zure ordenagailuan.
Sartu hemen eta azalduko zaizun menuan "3.Laukiak" aukeratu.

2014-11-03

GOOGLE EARTH


Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.

Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...

Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!

2014-10-28

EUSKAL HERRIKO PAISAIAK

Txanelako 2.gaiarekin hasi gara: Euskal Herria. Hasteko, goazen bertatik bidaiatzera eta paisaiarik politenak ikustera.

ZENBAKI ERROMATARRAK




Hona hemen zenbaki erromatarrak lantzeko hainbat orrialde. Batzuk euskaraz eta beste batzuk gaztelaniaz daude, eta klasean landutakoa sakontzeko eta zalantzak argitzeko baliagarriak izango zaizkizu.



2014-10-19

UNIBERTSOA - GAIAREN LABURPENA

Bideo honetan Txanelako 1.gaiaren laburpena duzu. Eskerrak eman behar dizkiegu "Arizmendipoxpolinak" taldekoei egindako lan bikainagatik. Bost minututan Unibertsoari buruzko informazio guztia laburbilduta duzu hemen.
Jarri martxan entzungailuak eta adi-adi entzun.

2014-10-10

EGUZKI-SISTEMA 3D



Eguzki-sisteman bidaiatu nahi? Klikatu irudian eta...aurrera!

2014-10-07

LURRAREN MUGIMENDUAK


Adi-adi ikusi animazioa eta ea gai zaren galdetegia hutsik egin gabe erantzuteko. Lehenengoan ez bada ... saiatu berriro.

ANIMAZIOA eta GALDETEGIA

2014-10-03

UNIBERTSOA

Irudian klikatuz Unibertsoari buruzko informazio eta ariketa oso interesgarriak izango dituzu begi-aurrean.

UNIBERTSOA ETA EGUZKI SISTEMA




2014-09-24

UNIBERTSOA: DEFINIZIOAK


Irudian klikatuz orain arte ikasitakoaren definizioak izango dituzu. Baliogarriak izango dituzu gaia birpasatzeko.

2014-09-23

ZATIKIAK


Klikatu marrazkian eta hasi lanean.

2014-09-15

MAGIALDIA


Ostiralean Hegoaldea Gizarte Etxera joango gara Magialdiako saio bat ikustera.
Aurten, Carlos Adriano mago argentinarraren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Esaten dutenez saio harrigarri bezain farregarria eskainiko omen digu.
Goiko argazkian klikatzen baduzu informazio ugari izango duzu artista honen inguruan.

IZARREN HAUTSA (Mikel Laboa)

2014-09-05

ONGI ETORRI 5.MAILARA

Sortu berria dugun blog hau zuen informaziorako erabili nahi dugu. Bertan, ikasturtean zehar egingo ditugun irteera eta ekintza berezien berri emango dizuegu eta baita argazki batzuk txertatu ere. Horrela, etxetik mugitu gabe zuen seme eta alabak zertan ari diren jakiteko beste aukera bat izango duzue. Post edo sarrera bakoitzaren azpian iruzkinak egiteko aukera izango duzue eta benetan eskertuko dizkizuegu. Zuen gustuko izan dadila.

El objetivo de este blog que acabamos de crear es que las familias tengáis noticia de las salidas y actividades más destacables que vayamos a realizar durante este curso los y las de 5º, así como poner algunas fotos de dichas actividades, una manera más de saber lo que hacemos en la ikastola. Al final de cada post o artículo tendréis ocasión de hacer algún comentario sobre el mismo, lo cual agradeceríamos. Esperamos que sea de vuestro agrado.

Gloria eta Joxe