Beheko ereduak eta zuen sormena jarraituz antzeko padel joku bat asmatu beharko duzue
https://scratch.mit.edu/projects/36962876/#editor
https://scratch.mit.edu/projects/37832752/
https://scratch.mit.edu/projects/36950300/#editor
Mostrando entradas con la etiqueta Scratch. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Scratch. Mostrar todas las entradas
2016-05-18
2016-04-20
2015-06-18
2015-05-18
2015-05-11
LARUNBATEAN SCRATCH EGUNA 2015
Larunbat honetan, maiatzak 16, Scratch Eguna 2015 ospatuko da Gasteizko Artiumen eta Bilboko Azkuna zentroan 11:00etatik aurrera.
Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.
Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 3 taldek hartuko dute parte. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.
Scratch Eguna ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei.
Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.
El próximo sábado 16 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz y en el centro Azkuna de Bilbao a partir de las 11 de la mañana.
En este evento los equipos Scratch tendrán la oportunidad de compartir los proyectos desarrollados para este evento.
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de adornar su puesto. Los adornos serán completamente libres y se podrá utilizar cualquier tipo de material para ello. Los participantes tendrán tiempo de preparar su mesa desde las 10:00 hasta las 11:00, momento en el que dará comienzo la feria y se podrán explicar los proyectos presentados.
¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!
2015-04-17
SCRATCH EGUNA
Egunak aurrera doaz eta bagabiltza Scratch Egunean parte hartzeko proiektuak prestatzen.
Aurten Scratch Day maiatzaren 9an ospatuko da baina Euskal Herrian Scratch Eguna maiatzak 16an ospatuko dugu. Jardunaldi honetan, Scratch taldeek azken asteetan garatutako proiektuen aurkezpena egin ahal izango dute.
Hurrengo Gidan behar dugun informazioa aurki dezakegu:
Zer da Scratch Talde bat?
Zenbat pertsonek parte hartzen dute?
Zeintzuk lan egin behar dituzte?
Eskola 2.0 netbookak eraman daitezke?
Posterra nola egiten da?
Derrigorrezkoa da WeDo-z egindako instalazioa eramatea?.
Aurten Scratch Day maiatzaren 9an ospatuko da baina Euskal Herrian Scratch Eguna maiatzak 16an ospatuko dugu. Jardunaldi honetan, Scratch taldeek azken asteetan garatutako proiektuen aurkezpena egin ahal izango dute.
Hurrengo Gidan behar dugun informazioa aurki dezakegu:
Zer da Scratch Talde bat?Zenbat pertsonek parte hartzen dute?
Zeintzuk lan egin behar dituzte?
Eskola 2.0 netbookak eraman daitezke?
Posterra nola egiten da?
Derrigorrezkoa da WeDo-z egindako instalazioa eramatea?.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

