Páginas

Mostrando entradas con la etiqueta Euskararen astea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskararen astea. Mostrar todas las entradas

2015-12-09

2015-12-07

ASMAKIZUNEN SOLUZIOAK

1. EGUZKIA
2. ITZALA
3. SUA
4. UNIBERTSOA
5. HAIZEA

2015-12-04

5. ASMAKIZUNA

Hegorik ez du, hegan egiten du.
Ahorik ez du, txistu egiten du.
Eskurik ez du, jo egiten du.
Eta zuk ez duzu ikusten.
Eta zuk ez duzu ukitzen.

2015-12-03

EUSKARAREN EGUNA 2015

4. ASMAKIZUNA

Igarle kuttuna,
eman erantzuna:
zein da munduan dagoen
bertsorik handiena?

2015-12-01

2. ASMAKIZUNA

Atzetik ez bada aurretik
laguna daramat azpitik;
iluntzean joaten da
nitaz zeharo nekaturik.

2015-11-30

1. ASMAKIZUNA

Etzanik lokartzen da,
etzanik esnatzen;
poliki jaikitzen da,
pixka bat zutik egon
eta berriro hasten da etzaten.
Egunaren erdia egoten da lo
eta egunaren erdia esna.

2015-11-26

EUSKARAREN ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA

Azaroaren 30etik abenduaren 4ra EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, "NATURA, MENDIA ETA BASERRIA".
Bost asmakizun izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 6a izango da, igandea.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Animo eta denok parte hartzera!