Gasteizko Udaletxeak antolaturiko "Seguru bizi" marrazketa-lehiaketan hartu genuen parte orain dela aste batzuk eta sekulako arrakasta izan dugu Arantzabelako 6.mailako artistok. 3.saria Peiok irabazi du eta bizikleta eder bat jaso du. Ez da, ordea, saritutako bakarra izan, beste 2 diploma ere jaso baititugu, Leire eta Eneko.
Bagenekien gure artean artista onak genituela, baina ez genuen horrelako arrakastarik espero. Sari banaketa Udaletxean ospatu da eta alkatearen eskutik jaso dituzte bere sariak gure artistek. Hona hemen argazkiak. Zorionak!!
Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lehiaketak. Mostrar todas las entradas
2016-03-16
2015-12-09
2015-12-07
2015-12-04
5. ASMAKIZUNA
Hegorik ez du, hegan egiten du.
Ahorik ez du, txistu egiten du.
Eskurik ez du, jo egiten du.
Eta zuk ez duzu ikusten.
Eta zuk ez duzu ukitzen.
Ahorik ez du, txistu egiten du.
Eskurik ez du, jo egiten du.
Eta zuk ez duzu ikusten.
Eta zuk ez duzu ukitzen.
2015-12-03
2015-12-02
2015-12-01
2015-11-30
1. ASMAKIZUNA
Etzanik lokartzen da,
etzanik esnatzen;
poliki jaikitzen da,
pixka bat zutik egon
eta berriro hasten da etzaten.
Egunaren erdia egoten da lo
eta egunaren erdia esna.
etzanik esnatzen;
poliki jaikitzen da,
pixka bat zutik egon
eta berriro hasten da etzaten.
Egunaren erdia egoten da lo
eta egunaren erdia esna.
2015-11-26
EUSKARAREN ASTEKO ASMAKIZUN LEHIAKETA
Azaroaren 30etik abenduaren 4ra EUSKARAREN ASTEAN murgilduko garenez "Asmakizun lehiaketa" antolatu dugu.
Aste horretan egunero asmakizun erraz bat azalduko da gure blogean.
Guztiek izango dute nolabaiteko lotura aurtengo Euskararen Astearen gaiarekin, "NATURA, MENDIA ETA BASERRIA".
Bost asmakizun izango dira, astelehenetik ostiralera bitartean.
Erantzunak iruzkinetan idatzi beharko dituzue, zuen izena eta gela jarrita.
Hauek bidaltzeko azken eguna abenduaren 6a izango da, igandea.
Erantzun zuzenak eta irabazleak hurrengo egunean argitaratuko dira gure blogean.
Bi irabazle egongo dira, gela bakoitzeko bat.
Berdinketa izatekotan zozketa publikoa egingo da gelan bertan, bi sari bakarrik izango direlako, gela bakoitzean bana.
Animo eta denok parte hartzera!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)