Páginas

2016-03-16

BIDE-HEZKUNTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA

Gasteizko Udaletxeak antolaturiko "Seguru bizi" marrazketa-lehiaketan hartu genuen parte orain dela aste batzuk eta sekulako arrakasta izan dugu Arantzabelako 6.mailako artistok. 3.saria Peiok irabazi du eta bizikleta eder bat jaso du. Ez da, ordea, saritutako bakarra izan, beste 2 diploma ere jaso baititugu, Leire eta Eneko
Bagenekien gure artean artista onak genituela, baina ez genuen horrelako arrakastarik espero. Sari banaketa Udaletxean ospatu da eta alkatearen eskutik jaso dituzte bere sariak gure artistek. Hona hemen argazkiak. Zorionak!!