Páginas

2014-11-25

IPUINA BERTSOTAN - 7 ANTXUMEAK


                                          Gure bertsoak irakurtzeko klikatu irudian.

2014-11-24

IPUINA BERTSOTAN - HIRU TXERRITXOAK


Gure bertsoak irakurtzeko klikatu irudian

2014-11-23

HISTORIAURREA ETA HISTORIA


Gaineko irudian klikatu eta gizakiaren historiari buruzko eskema guztiak izango dituzu. Ondo ikasi azterketarako.

2014-11-20

MENDIXUR 5.A



Mendixurko Parke Ornitologikoan egon gara. Gauza asko ikasi dugu hegaztien bizimoduari buruz.
Hemos visitado el Parque Ornitológico de Mendixur y hemos aprendido mucho sobre el modo de vida de las aves

2014-11-19

EUSKARA DA EUSKAL HERRI

EUSKARA DA EUSKAL HERRI

Espaloitik jaitsi gabe
denok euskararen alde
bide berean al gaude?
bultzatuaz denok alde
jaitsi gabe.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Euskal Herrian euskaraz
kantu, irri eta jolas
denok batera bagoaz
nahiz ez den izango erraz
aizu zatoz, gu bagoaz.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri.

Gurekin etorri
bidez bide herriz herri
gurea zaintzen nahiko lan
ikasi dut ikastolan
euskara da Euskal Herri.

Nirekin etorri
bidez bide herriz herri
egin dezagun euskaraz
kantatu, lan eta jolas
euskara da Euskal Herri

2014-11-18

MENDIXUR 5.B



Mendixurko Parke Ornitologikoan egon gara. Gauza asko ikasi dugu hegaztien bizimoduari buruz.
Hemos visitado el Parque Ornitológico de Mendixur y hemos aprendido mucho sobre el modo de vida de las aves.

2014-11-11

EUSKAL HERRIKO ISURIALDEAK


Kantauri isurialdea: Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa ia osoak eta Araba eta Nafarroako zati batzuk hartzen ditu. Hemengo ibaiak motzak eta emaritsuak dira, mendiak itsasotik oso hurbil daudelako. Higadura lan handia egiten dute, bere uren abiadura handia delako. Urte osoan zehar emaritsuak dira euriei esker eta ez dute agorraldirik izaten.

Mediterranio isurialdea: Nafarroako eta Arabako zatirik handienak hartzen ditu. Luzeagoak dira eta ez hain aldapatsuak. Udan ur gutxi eraman ohi dute eta batzutan agorraldiak izaten dituzte.

LAUKIEN SAILKAPENA


Matematikako 2.gaian laukiak izan ditugu ikasgai geometriaren atalean. Laster azterketa egin beharko dugu eta laukien munduan trebatzeko primeran etorriko zaizu ariketa hauek egitea. Gogoratu Jclic programarekin eginda daudela eta Java instalatuta izan beharko duzula zure ordenagailuan.
Sartu hemen eta azalduko zaizun menuan "3.Laukiak" aukeratu.

2014-11-03

GOOGLE EARTH


Dagoeneko ezagutzen duzu tresna zoragarri hau, ikastolan erabili dugu eta. Hala ere, oraindik ez badaukazu zure etxeko ordenagailuan, hemen utziko dizugu lotura, Internetetik jaitsi eta zure ordenagailuan instalatzeko.

Euskal Herriko geografia ikasten hasi berriak gara eta primeran etorriko zaizu gure hiri, herri, eskualde eta bestelako bazter guztiak zerutik begiztatzeko. Agian zeure etxea ere ikusiko da...

Gogoratu Internet konexioa beharrezkoa dela eta programa dohainik dela. Jaitsi, instalatu eta ... bidaiatzera!