Páginas

2015-05-28

FOTOSINTESIA - BIDEOA

Zaila da azaltzen zer den FOTOSINTESIA.
Gaur Txanelan ikusi dugu eta prozesuaren garrantziaz hitz egin dugu. Hala ere, zalantza asko geratu da argitzeko.
Bideo honek ideia nagusia hobeto ulertzen lagunduko digu.


2015-05-27

ONDDOAK 2

Onddoek materia organikoa deskonposatzen dutela eta horrela elikatzen direla ikusi dugu. Hona hemen horren adibide argia, kamara azkarrean eginiko grabaketa.

ONDDOAK LANEAN



2015-05-19

BIZIDUNEN ARTEKO HARREMANAK

Bideo honetan Txanelan aztertu ditugun hainbat harreman moten adibideak ikusiko dituzu. Ea ezagutzen dituzun.

2015-05-14

ESTITXU ZORIONTSU II

UDALETXEAN

Aste honetan Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolaturiko ibilaldi bat egin dugu: Gasteizko Udaletxea. Hainbat geldiune izan ditu : Montehermoso, Aihotz Enparantza, Plaza Berria eta Udaletxea. Begiraleak udaletxearen zereginen inguruan hitz egin digu, bere funtzioak, antolaketa etab...
Amaitzeko, udaletxeko hainbat areto bisitatu ditugu eta Pleno txiki bat ere egin dugu.
Esta semana hemos realizado otro itinerario organizado por el Departamento de Educación del Ayuntamiento: Visita al Ayuntamiento. Hemos hecho varios altos en el camino: Montehermoso, Plaza del Machete, Plaza Nueva y Ayuntamiento. Nos han hablado de las diferentes funciones del Ayuntamiento y de los diferentes servicios que presta a la ciudadanía.
Para terminar, hemos visitado diferentes salones y hemos hecho un pequeño Pleno.

2015-05-11

LARUNBATEAN SCRATCH EGUNA 2015

Larunbat honetan, maiatzak 16, Scratch Eguna 2015 ospatuko da Gasteizko Artiumen eta Bilboko Azkuna zentroan  11:00etatik aurrera.


Zer da Scratch? Haurrei programatzen irakastea helburu duen aplikazio informatikoa da. Aplikazioak, interfaz erraz baten bitartez, programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentatzeko aukera eskaintzen du.

Jardunaldi honetan Arantzabela ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleez osatutako 3 taldek hartuko dute parte. Talde bakoitzak gutxienez 3 produktu egin beharko ditu: poster bat eta, eskatzen diren hiru scratch motaren artean, gutxienez bi.

Scratch Eguna  ez da lehiaketa bat; azoka formatudun jardunaldia da. Taldekideek beren proiektu eta esperientziak konpartitzeko aukera izango dute beste parte-hartzaileekin. Gainera, talde bakoitzak egokitu zaion mahaia apaindu beharko du. Apainketa guztiz librea da, eta edozein material erabili daiteke horretarako. Goizeko 10:00etatik 11:00etara bitartean, taldekideek denbora izango dute ordenagailuak instalatu, aplikazioak sortu eta standa apaintzeko. 11:00etan hasiko da azoka eta taldekideek beren proiektuaren gaineko azalpenak emango dizkie bisitariei.

Anima zaitezte etortzera! Larunbatean zuen zain egongo gara.
 El próximo sábado 16 de mayo se celebra el Scratch Eguna en el museo Artium de Vitoria-Gasteiz y en el centro Azkuna de Bilbao a partir de las 11 de la mañana.
 En este evento los equipos Scratch tendrán la oportunidad de compartir los proyectos desarrollados para este evento.
Scratch Eguna es un lugar de encuentro para el alumnado de 5º y 6º de Educación Primaria y este año la ikastola Arantzabela va a participar con tres grupos. Cada uno de ellos realizará tres proyectos: un poster y, de entre las opciones dadas por Scratch, dos proyectos.
Scratch Eguna no es una competición, sino una jornada con formato de feria. Los grupos participantes tendrán la oportunidad de intercambiar opiniones y de adornar su puesto. Los adornos serán completamente libres y se podrá utilizar cualquier tipo de material para ello. Los participantes tendrán tiempo de preparar su mesa desde las 10:00 hasta las 11:00, momento en el que dará comienzo la feria y se podrán explicar los proyectos presentados.
¡Anímate a venir! ¡Te esperamos!