Páginas

2016-05-25

OLINPIADA MATEMATIKOAK

Joan den larunbatean Arabako 6. Olinpiada Matematikoan parte hartu genuen. Gure ikastolako ordezkariak June, Iñigo eta Markel izan ziren. Los Herran institutoan ospatu zen eta bi fasetan banatu zuten lana: banakako froga eta taldeko froga. Gure hiru ordezkariek 2.saria lortu zuten Taldeko frogan. Zorionak eta eskerrik asko parte hartzeagatik!!

2016-05-05

LA TILDE DIACRÍTICA

Como sabéis, la tilde diacrítica sirve para diferenciar palabras que se escriben de la misma forma pero tienen significados diferentes. Es decir, es la que permite distinguir palabras con idéntica forma, escritas con las mismas letras, pero que pertenecen a categorías gramaticales diferentes.
Ahora puedes practicar haciendo ejercicios

2016-04-20

SCRATCH ETA POLIGONOAK


NAHASTEAK

Eskerrik asko, Peio! Eskerrik asko, Judith! Eskerrik asko, Aitor!

2016-04-18

2016-04-15

MASA ETA BOLUMENA

Eskerrik asko, Eneko Eskerrik asko, Josu

2016-04-11

AIREA MATERIA AL DA?

Eskerrik asko, Judith. Eskerrik asko, Andoni!
Eskerrik asko, Peio!
Eskerrik asko, Aitor!
Eskerrik asko, June! Eskerrik asko, Xabi! Eskerrik asko, Josu! Eskerrik asko, Asier! Eskerrik asko, Ander!!

MATERIAREN PROPIETATEAK

2016-03-16

BIDE-HEZKUNTZAKO MARRAZKI LEHIAKETA

Gasteizko Udaletxeak antolaturiko "Seguru bizi" marrazketa-lehiaketan hartu genuen parte orain dela aste batzuk eta sekulako arrakasta izan dugu Arantzabelako 6.mailako artistok. 3.saria Peiok irabazi du eta bizikleta eder bat jaso du. Ez da, ordea, saritutako bakarra izan, beste 2 diploma ere jaso baititugu, Leire eta Eneko
Bagenekien gure artean artista onak genituela, baina ez genuen horrelako arrakastarik espero. Sari banaketa Udaletxean ospatu da eta alkatearen eskutik jaso dituzte bere sariak gure artistek. Hona hemen argazkiak. Zorionak!!

2016-02-28

MARTXOAK 3 GASTEIZEN (40 URTE)



Unitate honetan langileen lan baldintzak aztertzen ari gara. Gaiari sarrera emateko hona hemen Gasteizen jazo ziren 1976ko martxoaren 3ko gertakari latzak.

2016-01-21

ZIRKULAZIO APARATUA - ANIMAZIOA 2


Irudian klikatuz zirkulazio aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2016-01-20

ZIRKULAZIO APARATUA - ANIMAZIOA


Zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua aztertuko dugu jarduera honetan, animazio baten bitartez. Odol-tanta batek egiten duen bidea ikusiko dugu, bihotzean sartzen denetik, azken muturrean dagoen zelula bateraino heldu arte, eta handik bihotzeraino itzuli arte.
Betiko moduan, animazioa ikusi eta gero galdera batzuk erantzungo ditugu.


2016-01-14

ARNAS APARATUA 2




Irudian klikatuz arnas aparatuaz jakin beharreko guztia aurkituko duzu. Ez ahaztu entzungailuak martxan jartzea. Atal ezberdinak dauzka, ezkerraldeko zutabean begiratu.

2016-01-08

ARNAS APARATUA


3. gai honetan giza gorputza modu koordinatuan funtzionatzen duten hainbat sistemak eta aparatuk osatzen dutela ikusten ari gara. Iaz digestio aparatua landu genuen eta aurten beste aparatu batzuk ikasiko ditugu; hasteko arnas aparatua aztertuko dugu.
Txanela proiektuak gai hau hobeto uler dezagun arnas aparatuaren osagaiak eta arnasketa prozesu bera nola gertatzen den erakusten duen animazioa eskaintzen digu jarduera honetan. Ikusi eta gero, hainbat galdera erantzun ditzakezue

                   ANIMAZIOA    eta   GALDETEGIA

2016-01-07

GORPUTZ-APARATUEN ESKEMA


BIZI-FUNTZIOAK


Txanelako 3.gaiarekin hasi berriak gara. Giza-gorputzeko hainbat aparatu eta funtzio ikasi beharko ditugu oraingo honetan, iaz hasitako lanarekin jarraituz. Hasteko, hona hemen giza-gorputza osatzen duten aparatu eta funtzioen inguruko mapa kontzeptuala.